XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Aurten ere Integrazio Batzordeak sosaren biltzeko kanpaña bat eginen dü « Denak inklusioaren eragile » lemarekin. 180 000€ biltzeko xedea düe Martxoaren 26etik goiti, kanpañaren haste data ofiaza beita, bena urtean zehar ere beste animazioneak egiten dütüe. Frantziar estatüak lagüntzen badütü, lanpostüen erdia ben haboro ez düe segürtatzen ahal lagüngoa horrekin, horrentako urte oroz, kanpaña hori egiten düe.

Maite Erremoundeguy :

Previous Next

Gillen Guiresse Onize Peko kineak, urteak eraman dütü lanean xiberoan eta kanpoan ere.
Horrentako bere kine bülegoaren zabaltzea deliberatü dü Maulen.
Lantegi zahar bat arraberriarazi züan eta orai, urtarilatik geroztik han ari da lanean, et berriki lankide batekin.
Jente oroekilan lanean ari da eta hori da bere ustez lan hortan ejerra dena.
Gillen Guiresse :




Previous Next

Evelyne Barthou eta Maxime Duviau Paueko ünibertsitateko bi ikerlariak, xiberoko gazteriari interesatü dira. Hatsarrean üngüramenari bürüz galtozkatü nahi bazütüen, kültüra eta üsantxak ere aztertü dütüe. Horrentako xiberoko 15 et 30 urte arteko 226 gazteri (%12.4a) galto zonbaiti ihardestera galtegin deie, xiberoan bizi direnak ala ez. Hortan hainbat gei aipatü dütüe, adibidez haien ebilbidea, lürraldearekin harremana, nekeziak xiberoan bizitzez, haien inganioak etab.

Maxime Duviau :

Artikülü zientifiko hori ikusi nahi badüzüe « Etudes Rurales » aldizkarian atzamaiten ahal düzüe interneten, « Ici on vit plus simplement » izenarekilan.

Previous Next

Maider Heguiaphalek, düla 9 urte zabaltü züan bere bilo apainketa salua Maulen. Urte bürü horren kari, xede berri baten eramaitea deliberatü dü.

Martxoaren lehenetik goiti, kasketen eta oihalezko espunjen saltzea deliberatü dü. Kasketa eta oihal horietarik irabaziko den sosa, minbiziaren kontre borrokatzen den alkarte bati emanen dü, « Le Petit Prince d’Angelu » izenekoa.
50 kasketa eta oihal egin dütü, eta horiek bere saluan erosten ahal dira, Mauleko Victor Hugo karrikan.

Maider Heguiaphal :

Previous Next

Omizepean plantatürik den 30 urteko alkarteak, aktibitate eta elkaldi hanitxen antolatzeko üsantxa hartü dü, jente oroentako. Iragan urtean adibidez, apairü, haurrentako eskülan, bidaje otobüsez eta treinez ala beste familientako elkaldi antolatü dütüe. Urtean zehar ere, talde bat biltzen da asteazken oroz kartetan txostakatzeko.

Jenteak harremanetan sartzeko eta jente horier hainbat gaüzaren deskubriarazteko helbürüarekin, ber maneran jarraikiko düe horra den urtean.

Lüxi Etxekopar :

Ondoko ateraldien xehetarzün habororen ükeiteko 0559288366 zenbakilat deitzen ahal düzüe.