Burger gaüaldi bat izanen da arramaiatzaren 20ean gaüko 7 orenetarik harat Gambetta karrikan. Gaüaldi hori Xiberoko komertsanten batarzünak dü antolatzen eta bigerren edizio da aurten.
Karrika hortako mozkin saltzaleek Burgerrak eginen dütüe beren saltegiko mozkinekin eta erakusmahainak ere etxekiko dütüe.
Müsika animazio bat badate Michel Garat eta haren lagünekin, bai eta ere Haurrentako joküak. Pantaila handi bat ezarririk date errügbiko partidaren zabaltzeko.
Burger horik behar dira manhatü aski zale Xiberobio izeneko saltegian.
Xehetarzünak emaiten deizkü Graxiana Castillon, Xirikota saltegiko jabeak :