XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Etxenko artatzeek bilan positibo bat presentatü düe

Arramaiatzaren 17an, SSIAD etxenko artatze elkarteak biltzar nausi bat antolatü dü 2024 urteko bilanaren egiteko beren langileekin. 
SSIAD artazale talde bat da erizainez eta erizain lagüntzalez eraikirik. Goiz oroz, joaiten dira jenten etxerat xahatarzün arten egitea. 60 eri beren gain hartzen dütüe, 54 adineko jente eta 6 ahalmen urriko jente. 
Biltzar nausitik elki da bilan positibo bat : beti hainbeste galto badüe eta heltü dira langile eskasaren ordezkatzea. Bena orano hobekitzen ahal dira erakargarriago izateko, langile berrien aijago atzamaiteko. 
Langileak ere ontsa senditzen dira beren lanean boztarzün inkestaren abea. 
Ondoko helbürüak : Lehendakari berria lagüntü eta segitzea jenteen lagüntzaren hobekitzen. 
Düala bi urte igan den erreforma berri bat ere aipatü düe « service autonomie » deitzen dena. Erreforma horrek nahi dutu SSIAD bezalako elkarteak bateratü etxeko lagüngoa zerbütxü batekin. Bena xede horren errespetatzea gaitz izanen da. 

Xehetarzünak emaiten deizkü Pauline Radixek, elkarteko lehendakari ohiak : 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan