Mauleko postako langileak kexatü dira abentü ondarreko lan egün bat ez beitzaie pagatürik izan. 17 faktürretarik 15 greban ziren horren salatzeko. Ontsa entelegatzeko, postaren ibilmoldea behar da esplikatü. Astelehen eta asteartez, gütün güti badelarik, turnada zonbait partekatzen dira ; eman dezagün Garindainekoa faktür batek egiteko partez, beste turnadak egiten dütüenen artean partekatürik dela, beren herrikoa egin ondoan Garindaineko etxe zonbaitetara joaitez. Sistema hori baliatzen düe ere bai norbait eri delarik.
Postako leheneko züzendariak nahi izan zütüan gisa hortan ariarazi agorrilako bi astez. Langileek ez züen honartü, horrek erran nahi beizüan ber lana egin behar züküela langile gütiagorekin. Negoziaketak izan ziren, eta azkenean adostü zen 2009an ez zela gisa hortako egünik izanen ez bazen astelehen edo asteartea, edo ez bazen langile bat ments.
Halere, abentüaren 26an, neskenegünez, hala egitea galteginik izan zaie. Pausüko izan behar zirenak ere lanealat joan ziren, bena züzendaritza adostü zenaren gainetik iragan eta ez dütü pagatü egin lanarengatik. Züzendaritzak dio ez züela galteginik zen lana egin.
Argibideak ez baziren lagüngarri, beha ezazüe Mauleko postan langile eta CGTko ordezkaria den Pierre Gonzalez :
- Berriak
- Agerraldiak: 3526