Zuntz optiko edo hari bidez internet lasterra heltzen ez den güneetara, wimax bidez (ühin bidez wifia bezala) helaraztea deliberatü züan kontseilü orokorrak. Herritarrengana informaziorik helarazi gabe hasi ziren wimax antenak ezarten ezker esküin. Sakolako telefonoekin bezala, eta wifi haririk gabeko internet hedatzailearekin bezala, herritar zonbait arrenküratzen dütü sistema horrek, osagarrian ükeiten ahal lütüzküan ondoramenengatik. Xiberoan, botzak altxatü ziren Mitikilen lehenik, Lakarrin ondotik... eta bazter güzietan kolektiboak sortü ziren azkenik. Orai, güzien arteko alkarlana hasi nahi lüküe. Ibilbide horren hatsarrea izan da iragan neskenegünean Maulen antolatü bilküra. Eüskal Herritik ez ziren nahi bezainbeste talde agertü, Biarnotik berriz talde andana bat. Dena den, beste bilküra bat eginen da barantailaren 13an Mauleko zerbütxü günean.
Entzün Pierre Etxeberri, Xiberoko kolektiboko kidea :
Informazio haboro heben klikatzez (Arian hari kolektiboa)