XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Marc Aillet Xiberoan

Ezker-esküin : André Saint-Esteben bikario nagusia, Ttotte Saldubehere eta Marc Aillet, Baionako apezküpüaAitasaintü berriaren ildotik doa Baionan düala güti apezküpü izendatürik izan den Marc Aillet. Diosesa edo gotzaiherria ezagütü nahian, Marc Aillet Xiberoan da egün eta igantea arte heben gainti ebiliko da. Agerraldi horren aipatzeko Basabürüko parropiaren apezarengana, Ttotte Saldubeherengana joan ginen aste hatsarrean, eta ondotik Marc Aillet bera ikusi dügü.
Hasteko, bere aurkezpen gisa, galtegin deiogü Eliza katolikoaren zoin sentsibilitatetan ikusten düan bere bürüa. Entzün Marc Aillet :


Aitasaintüaren ildotik doanez geroz, ele hanitx piztü dütüan eztabaida batetaz bere iritzia nahi izan dügü ezagütü, preserbatiboaren baliatzeaz horra zer dion, bereziki Afrika delarik aipagei :

Ondotik, Donostiako apezküpüaren erranetaz ihardokitze bat galtegin deiogü. José Ignacio Munillak hala erran züan Haitiko lürrikaratik landa : "gure gabezia espiritüala" Haitiko sarraskia "beno gaitz handiagoa da". Entzün Marc Ailleten ihardokitzea :

Azkenik, Basabürüko oraiko apezak, dagün arramaiatzean Basabürüko parropiatik joan gei dü eta nahi zükean bere ordariaren izena ezagütü egün horietan. Baionako apezküpüaren erranetan orano goiz da izen baten emaiteko, bena erran deigünaz eüskaldün izatearena, kontüan hartüko düan parametroa da.
Entzün Marc Aillet :

Bestalde, lehen irakurgei zen artikülüan bezala, entzüngei düzüe Marc Aillet heltü gabe Lolek Ttotte Saldubeheri egin alkarrizketa :

Heben izanen den egünetan, Marc Ailletek meza zonbait emanen dütü. Ostiralean, barantailaren 26an arrestiriko 6etan Montorin eta neskenegünean (27) arrestiriko 6etan Irurin.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan