Euskal Hirigüne Alkargoako azken bilküran erabaki da Xiberoko 25 herrietako hurraren kudeantza , molde pribatüan egonen zela ; 128 alde, 16 kontra 28 abstentziorekin ! Eüskal Alkargoak ez dü jarraiki «Espalia» ikerketa bülegoaren aholküa eziz eta Eüskal Alkargoaren lan batzordearena, erran nahi beita molde publikoan küdeatzearen aholküa. Xiberoko poloko haütetsien gehiengoak galtegin beitzüen molde pribatüan jarraikitzea, Jean René Etchegaray lehendakariak galtegin dü Alkargoko beste haütetsier, haütü honen errespetatzea eta hala egin düe bozken bidez. Xiberoan eztabaidak izan dira gei hortaz, herri haboroxienak kudeaketa pribatüaren alte egin badüe, 5 herriek kudeaketa pübliko baten alde bozkatü düe ( Maulek, Lexantzük, Larrainek, Etxebarrek eta Irurik). EHbai taldeak damügarri atzamaiten dü ; hurra denen hontarzüna izanez, herritarrer ez dadin beren ikusmoldea galteginik izan. Herrietako haüteskunde kanpaina baliatüko da berriz gei honen aipatzeko. Eric Narbaits Jaureguy lan batzordeko presidenta :
Egoitz Urrutikoetxea EH bai-eko ordezkaria :