Olurra izeneko entrepresak düala 3 urte abiatü dü bürki zuhainen xapa biltketa. Butilla bat et’erdi edo hiru butillakoa proposatzen deizüe bedatse abiatze hontan, korpitzaren xahatzeko eta indartzeko errekeitü edo « curre » gisa.
Urte oroz bürki xaparen galtoa emendatzen da eta olurra enpresak jadanik hiru langile badütü sasozko aktibitate honen joanarazteko.
« Biologiko » eta « nature et progres » labelak badütü Olurra enpresak bere zuhainez errespetuz egiten den lanari esker.
Arralantatzeak egiten dira besteak beste zuhainen geroaren segürtatzeko.
Bertrand D'hulst :

- Berriak
- Agerraldiak: 1982