2017an hauteskunde denboran Emmanuel Macronek Algerian zelarik kolonizazioa gizaki krimen bat zela erran züan.
Geroztik Algeriako kolonizazioa eta gerlaren memoriaren üngürüko txosten bat galtegin züan, bi herrien arteko harremanak emeatzeko eta indartzeko.
Benjamin Stora, Algeriako kolonizioko historialari famatüak bere abisa urtarrilaren 19an ützüli dü. Hontan dio barkamen ofizialak ez direla beharrezkoak, bena bai historia mingarri hori ikertü eta erakatsi behar dela Frantzian eta Algerian.
Abis horrek eztabaidak sortü dütü, izan Algeriako eta Frantziako historialarien artean.
Jean Louis Davant, Algeriat igorririk izan zen beste 2 000 eüskaldün gazte bezala, historialari gisa bere abisa eman deikü :