XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Flamanville-eko EPR berria piztü da

Flamanville-eko EPR berria piztü da

Hamabi urte berantarekin, igaran hilabetean piztü da Flamanville-eko EPR berria. Arrenküra andana bat sortü dütü, berantaz gain bere aintzinkontüa sei aldiz goratü behar üken beitü honen bürützeko. Alta, ez da lehena eraikitzen düena eta ez da ere ideia berria. 1986an hasi zen Txernobileko istripüa ikusi ondotik, generazione berri batetako zentralak behar zirela pentsatü zen. Txinan biga eraiki beitütüe eta beste bat Finlandian, Frantzian eraiki beno lehen. Eta erran behar da beste hiru günetan ere arrenkürak agertzen direla, eta horrengatik, ez direla potentzial handienean erabilirik. Audela, obrentako üken düen aitzinkontü goratzeak gük dütügü pakatü zergeri esker.

Flamanviellekoa piztü biharamenean, arrenküra bat agertu da eta eho behar üken düe. Geroztik arrapartiarazi eta beste arrenküra bat agertü zaie.  Frantzian urte oroz 300 eta 400 istripü artean agitzen dira zentral nüklearretan, bena eskale apalekoak izatez ez dira üsü aipatürik.

Fleur Nüklearraren kontrako militantea :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan