XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Urdiñarbetar mariñel batek Atlantika trebesatüko dü

Urdiñarbetar mariñel batek Atlantika trebesatüko dü

HEOL zientifika expedizionea abiatü da Igan asteazkenean Angelutik.
3 eskolako lagünek, horietarik xiberotar bat, eraiki düe itsasoaren hartzeko ekipajea.
6 hilabetez bela edo oihalezko itsas ontzi batekin kurritüko dira Kap berdeala arte hasteko kostaldearen jarrikitzez, ondotik atlantikaren trebesatzeko Brasilera arte.
Lehen Helbürüa da ikertze zientifikoen egitera purruzkinen(échantillon) biltzez bidaje osoan.
Itsas barbalotak ikertüko dütüe, itsas belharren presentzia, eta plastikoaren kozatzea.
Ber denboran eskolekin alkarlanean ariko dira prebentzione lan baten eramaiteko
HEOL instagram kuntüan jarraikitzen ahak da expedizionearen aitzinatzea
35 000 euroko kostea dü expedizioneak ETA astrobal üngüramen alkarteari helaraziko dütüe purrzkinak.

 

Pette Berrogain: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan