Bi miliu eta erditako kostüa düke Xiberoa- Herri Alkargoan aurkeztürik izan den Espartiña Ateleriak. Maulen eraikiko da, eliza kantüan, Etxegoienen fabrika ohiaren barneetan. Espartiñen ekoizteko, lantare edo beste gisako ekeiak, erakusgüne batetan dirateke, Maulek espartiñarekin üken düan historiaren aipamenarekin batean. Espartiña nola egiten den ere ageri date, eta hor berean salgei izanen dira. 20.000 bisitazale esperantxa dira. Lanaren eramailea Eüskal Herriko Herri Alkargoa berria balin badate, ateleria horren joanarazlea nor izanen den ez da orano argi. Galto hanitx eginik eta düdak ere agertü dira: ez dela hon Mauleko espatiña egileak ez litean presentatze bilküran izan, edo ere ez zela xüxen, azken bilkürala artino egingei hontaz xehetarzünik ez emaitea. Azkenean, 32 ordezkarik ateleriaren moldatzeari baietz bozkatü düe, 13k kontre, 4ek xuri, edo ez direlarik busti.
Mixel Etxebest eta Arnaud Villeneuve :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1747