Mauleko zinema joanarazten düan Maule Baitha alkarteak biltzar nagusia egin dü iragan astean. 2009ko programazioan 16 000 bat so egile bildü dira orotara, proposatürik izan diren 227 filmen üngüruan. Alkarteak filmez gain haurrentako hainbat proposamen egin dütü, eta Culturamerica hamabostaldia antolatü ere, besteak beste. Kontüen aldetik berriz, zenbakiak ez dira hain positiboak, eta barne ikerketa bat abiatü düe geroan zoin bide jarraiki beharko düen argitzeko.
Zinemaren nümerizatzea ere aipatzen da orano, nahiz eta sos ütürriak ez diren segürtaturik ; 180 000 bat euro balio lütüzke filmak hiru dimentsioetan ikusteko beharrezko den materialak, eta sos zione horren % 30 akitaniak segürtatzen ahal balüke ere, ez da hain argi estatüak zonbat ekarriko lüküan... ageriko beraz.
Dena den arramaiatzaren 26an Maule Baithak bere 20 gerren urtebürüa ospatüko dü.
Entzün Emmanuel Vanhout, Maule Baitha alkarteko lehendakaria :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 2584