Xiberoko turismoan, pribatüak eta püblikoak nahasirik, eginik direnak eta orano xede direnak alkartürik, orotara 8 milu eta erdi euro ezarririk izan da. Iragan astean hala erranik izan zen Xiberoko turismo bülegoaren biltzar nagusian. Hortaz gain, 2009ko sasua uste beno hobeagoa izan dela gehitü düe ; autobüsez egiten diren bijitak emendatü ziren, bai eta ere Kakueta eta Mauleko gaztelüaren bijita kopürüak. Aterpetxe ezberdinetan aldiz, jente gütiago kontatü zütüen iragan urtean.
Dena den, erran bezala, turismoa indartü nahian sosa ezarten da Xiberoko bazter güzietan. Aurten, Camping-Car delakoetan horra direnekin zer egin pentsatzen hasiko dira, turismo mota hori hobeki küdeatzeko.
Entzün Jean Otazu, turisma bülegoko züzendaria :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 2851