« Erakusgiatik baratzegintzala », energia berriztagarrien, eko-eraikintzaren eta bizigia sanoaren Xiberoko 5. erakusgia bihar ostirala estrenatüko da Maulen. Aurtenko erakusgiak baratzegintza eta bizigia sanoa lehentze aipatüko dütü, eta üsatü bezala energia berriztagarriak eta etxearen antoladüra. Denboraz llabürragoa eta Maule-Lextarre erdiala hüllantarazirik dateke. Tresneria edo teknika erakusle gütiago badirateke, bena, ordariez, animazione eta hitzaldi-eztabadaka haboro. Badate beste berritzapenik ere, hala nola argindarrarekila ariarazten diren ebilgailüak. Bada orai urte bat Olivier Carascok modela ezbardinak saltzen dütüala kolektibitateeri bereziki. Partikülarrak ez dütü orainokoan sobera hunkitzen kario beitira eta kario egonen dira orano auto ekoizleak ez beitira interesatürik sail horren garatzeko. Aste bürü huntan argindarrarekila ariarazten diren ebilgailü modela zonbait enseatzen ahalko dira Mauleko plazan. Badate zer egin beraz ostiral eta neskenegün honetan Mauleko Kürütxe Xurieko plazan, Xiberoa Herri Alkargoak antolatzen düan energia berriztagarrien, eko-eraikintzaren eta bizigia sanoaren Xiberoko 5. erakusgian. Eta gogoan etxek ezazüe sartzea dohainik izanen dela.
Entzün Olivier Carasco Laurentx Etchegoinen mikroan :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 2617