Beste hanitx eskualdeen gisa, Xiberoak krisa ekonomikoa bizitü dü 2010ean ere. ODACE alkartea, egin den biltzar nausiaz baliatü da egoeraz püntü baten egiteko. Enpresek sufritü düe, langile kanporatzeak izan dira eta langabezia teknikoa baliatürik izan da. Kinka txarra hortarik, espartina saila da hobekienik elkitzen dena, aktibitatearen emendio hon batekin. Bestalde, salerospena da memento hontan nekezia haboroenik dütüanak, indar handia erakusten badü ere. Hala izanik ere, egoera emeki emeki hobetzen ari da. Lan postü sortzea berriz abiatzen da eta enpresek xedeak badütüe, agro-alimentaire sailan bereziki. Ez bagira berehala krisa hortarik elkirik, enpresa bürüek merkatüari beren eskentza egokitzeko behar diren indar egin baleze, dagün urteko perspektibak aski hon izan litazke, erranik izan da Odace alkartearen biltzar nausian.
Entzün André Berrogain, ODACE alkarteko lehendakaria :