«Mauleko gaztelüko lagünak» elkarteko kideek biltzar nausia egin düe iragan ostiralean. Aurtenko üdako animazioneen bildüma baikorra egin düe, nahiz eta aitortü düen bezala hüts zonbait eginik izan diren. 2011ko üdan arrapikatü nahi düe aurtenko esperientzia, hütsak kontütan hartüz. Lehen ikusgarria üztailako azken astean antolatüko da bena ez haboro orai artino bezala ostegünez, baizik eta ostirale edo neskenegünez. Orotarat, bost ikusgarri eskentüko dütüe. Ber denboran, gaztelüa eta bere üngüramenaren berpizteko eta edertzeko xedea düe. Azkenean, Herriko Etxeak egin ürratsak eskertzen dütüe, nahiz eta alde hortarik, haboro egiten ahal lüküan, haien araberan.
Entzün JeanPierre Errecart "Mauleko Gaztelükko Lagünak" alkarteko kidea :