Asteartean departamentüko tuberkulosa taldeak alkarretaratzea deitzen dü Donapaleun.
Tuberkulosiaz hunkirik diren xiberoko 11 etxalteek kolektibo bat sortü düe ; « collectif tuberculose du 64 » izenekoa.
Protokolo esperimental baten proposamenak aitzinaüu dütüe.
Bestalde estatüaren lagüngoak galtatzen dütüe bai biosekuritatearen plantan emaiteko, desinfekzioaren egiteko eta mozkinen galtzearen estaltzeko ere bai .
Azkenik egün (martxoaren 11a) alkarretaratze bat egiten düe laborarien interesak defendatü behar dituen GDSak (groupement de défense sanitaire) bere biltzar nausia beitü Donapaleun. GDSak (Prebentzio sanitarioaz ardüratzen den frantses erakundea) Bere lana egin ordez administrazioarekin esküz eskü ari dela salatzeko, eta düda zonbaiten argitzeko ere bai egiten düe alkarretaratzea asteartean 13h Donapaleuko Credit Agricolaren aparkaleküan.
Maite Thicoipe :
DDPPko ordezkariarekin üken hitzordüaren bilana, barantailaren 28koa, Maite Thicoiperekin: