Eüskal-Herriko Merkatal eta Indüstriako Kanberak, enpresa bat sortü aitzin delibero baten hartzeko, « Denda » izeneko tresna eskentzen dü. "Denda"-k, Lapurdi- Baxenafarroa eta Xiberoko jenteen kontsumitzeko egitateak ikertzen dütü, bai eta lürralde horietan zer komerzio, ofiziale, zerbütxü eta beste edireiten ahal diren. Eüskal-Herriko Merkatal eta Indüstriako Kanberak hiru heineko jarraipen bat proposatzen dü enpresa sortzeko xede düanari, ikerlan honen emaitza Merkatal ta Indüstriako Kanberararen internet günean edireiten ahal dira, eta hürrünago joaiteko, bere teknikalarien lagüntza eskentzen dü, xedeari lotürik den ikerlan barna baten egiteko.
Entzün Jon Arizmendy Eüskal-Herriko Merkatal ta Indüstria Kanberako "Denda" zerbütxükoa :