Etxeko puxka zaharren arrabaliatzeko, gaüzen pausatzeko eta saltzeko güne berri bat sortü da Maulen. Igaran abentüaz geroztik zabaltü da Peko Arrüan eta «Dépôt Vente» maneran ibilten da. Müble zahar, ontzi, arropa, edo müsika entzüteko ala filmen ikusteko bigerren esküko tresneriak edireiten ahal dira prezio hoberenean. Kalitatezko puxkak baizik ez dütüe honartzen. Prezioa saltzale eta günearen jabearen artean finkatzen da eta % 10eko komizione bat hartzen dü saltegiaren joanarazleak. Zerbait salgei üzteko edo erosteko, iragan zitee Mauleko Peko Arrüan, leheneko Etxebar bedeziaren etxearen ondoan den saltegi berri hortan.
Entzün Jean-Louis Couvert "Dépôt-vente" saltegiaren jabea :