XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

21 etxe ekoizle badirate, laborantxako etxe ekoizleak beren mozkinekin baita hainbat sorkuntza ere bai!

Urdiñarbeko arrabotü aldegainean date, otorik gabe, haurren jokü güne eta ostatü kantin.

Jateko eta edatekoetaz gain, pelota eta dantza ere badate.

Horiek oro asteart hontan, arrestiriko 6etarik 9ak arte (phürü).

Kontseilüko Claire Orabe:

 

Koronabirüsak ez dü Mauleko espartiñaren bestalat jiteko jentea lotsatü !

Urte oroz bezala milaka pertsona Mauleko plazalat hüllantü dira espartiña egileen lan egiteko manera so egiteko. Eta zentako ez, pare bat erosteko ere bai.

Abantsü espartin lantegi güziak agertü dira aurten beren ofizioaren erakusteko. Eta erran behar da arrakasta handia biltzen düala. Bertako jentea eta turistak ere bai numbrean horra dira.

Herriko etxea eta herri elkargoa batürik espartiñen etxea arra pentsatzen ari dira, konkürrentziarik ez dezan sor espartin egileentako.

Animazione desberdinak antolatürik izan dira egün osoan, pelota eta xizterra partida, merkatü, Xiberoko zohardiko dantzari eta kantariak. Goizan, espartiñaz lasterkaldi bat antolatürik zen ere bai.

Espartinaren bestaren giroa:

Espartinaren besta eginen da neskenegünean

Lüzaz düdatü bada, Mauleko herriko etxeak ofizialki presentatü dü urteko manisfestaldi jentetsüena.

Hüllan 3 000 jende jinarazten dü Xiberoko kapitalan, hüllan doblea denbora odeitsü bada

Hortakoz aurten maskaren karreatzearen behartürik izanen dira bestan parte hartü nahi düenek

Aurten, espartina egile oroek parte hartüko düe bestan, beren elkartarzünaren erakusteko, bai eta herriko etxearekin harreman honaren erakusteko.

Espartinaz lasterkaldi bat proposatüko da besteak beste, animazione gisa..

 

Nicolas Duplaa espartinazko lasterkaldiaren antolazalea:

Louis Labadot Mauleko mera:

Megam enpresako jabeak:

Previous Next

ODACE elkarteak Irabarneko mintegia eramaiteaz gain, co-working güne bat zabaltüko dü !

Bada 25 urte ODACE elkarteak enpresak süstengatzen dütüala Xiberoko ekonomiaren hobetzeko.

140 partaide badira, horietan entrepresa sortzaileak, arra hartzeko edo handitzeko egitasmoa düenak.

 

Elisabeth Elissondo:

Zentako turismaren emendatzea ez da aitzinetik pentsatü?

Düala orai bi aste agitü den Kakuetako istripüak ondorioak badütü

Larraineko mera, arrenküratürik da ikustez turismaren emendatze handia eta segürtamen eskaza bilküra bat galdegin deio suprefetari iragan ostiralean.

Bestalde salatzen dü segürtamenaz gain, deüse ez dela pentsatürik turismak ekarten düan beste arrenküra hanitxentako, hala nola hondarkinen atetzea…

Jean Dominique Iriart Larraineko mera: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan