XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Barkoxe seküla beno haboro bizi

Düala 3 urte lanean hasirik dira Barkoxtarrak Barkoxe bizi alkartearekin dinamika berri baten sortzeko herrian eta aitzina joaiten dira ideia paketekilan !

Plantan ezarri züen ko-working, lanegiteko bülego partekatüak ontsa ebilten dira  eta orano horri bürüz lanegiten düe.

Bestalde laborarientako salgüne baten egiteko pentsamentükan ari dira eta dantzaz projet baten egiteko ere xedea badüe.

Etxe hütsetaz ere lan bat egiten düe Herri alkargoak lagüntürik.

 

Nicolas Etchart Barkoxe Biziko kidea: 

Previous Next

Tursimoaren saileko eragileak alkar ezagützeko eta zübüen sortzeko jünta bat antolatürik zen Mauleko Agerrian.

Hortan parte düenengana joan gira:

Saskigintzaz Sandra Lucu:

Pelotaz Philippe Duhalde:

Ibarra Santa Graziko kanpaleküko, Pierre Erreçarret:

Oroc bat enpresako langile eta nausi:

Ebilaldi edo kirol eskeintzen düan Zeharka enpresako Bixente Oyhenart:

Hortaz gain: -aurtenko sasoa nola ikusten düen?

-zentako üdako sasoak llabürtzen diren?

Galto horier eta bester arrapostü emaiten deiküe xiberoko turismo bülegoetako Yuna Etxeberri eta Argitxu Ourtiague'ek:

Argazkietako beste eragileak ondoko egünetan entzüngai dirate...

Previous Next

Iparralde hontako barneko aldeko ondarkinak, Sarrikota Peko Mendixkan biltzen  eta berexten dütü Bil ta Garbik.

 80 000 bizizalek sortzen dütügün ondarkinek, 16 000 tona pezatzen düe, horietan, %20 bat lürpealatürik da, beste parte bat Sarragoza aldeko ziment ekoizleen labeen berotzeko erabilia da, bereziki, delako « ambalage » deitzen direnak. Azkenik, gure jakien ondarrarekin, lür beltza edo konposta ere egiten da, 2 000 tonaren heina, hau arto ogi edo bestelako bihiki egiler saldürik delarik. Bana beste, ondarkinen %80a berziklatzen da Mendixkan.

Previous Next

Aloze eta Ozaze artean lanak badira Gas hodia (tuyau) beste güne batetarik iganazteko.

Zentako hainbeste sos?

Zer arriskü?

Xehetarzünak Ozazeko mera den Maite Etcheverria'rekin:

Bere lürretan igaiten da gas hodi berria, Andde Uthürriague laboraria:

1990 hamarkadan xede horren kontre joan zen Gaspars alkartebürü zen Martin Etxekopar:

Previous Next

6 urteren bürüan Beñat Elkegaray'ek bere leküa ützi dü Odace, hots xiberoko enpresen lagüntzalea, eta Jean Jacques Etxeberri Llargo'k segida hartü.

Alkarteak bere urteko bilana egin dü Biltzar Nausian, Beñatek llabürpen bat egiten deikü:

Llargo'k haatik dagün xedeak aipatzen, deizkü:

Azpimarratzekoa da eüskaraz egin dela biltzarraren parte handi bat, lehendakari berri eta ohia osoki hala aritü beitira (Allande Etxart'ek xüxeneko ützülpena bermatürik).

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan