Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Xiberotarsa baten kronika : HAR EMAN
Emankizüna
1. kronikatik 24.eala
Artxiboan



Lan sail berri bat bada Mauleko « Le Travail » lantegi ohian, müble eta sükalte berritze lanetan hasi da Biarnotik jiten den Gwendoline Joan. Zurgintza eskolatzeak eginik, bizi berri bat emaiten deie etxetan diren züzülu, mahain, jargia, bai eta zahartzen ari diren sukalteer ere.
Nola hauts mündü nümerikoak sortzen düan bakardade eta jentarte gabezia ? Nola alkarren arteko errespetü eta honespenarekin, ezagütü eta partekatü bata-besteen jakintza eta ahalak ? Nola eta non eraiki galto horik üztartzen dütüan güne partekatüak ? ODACE egitürak kümitatürik, ideia horien üngürüan dira 50 bat jente igaran neskenegün goizan Urdiñarben bildü. Taldeka jüntatü diren partaideek, alkarren ezagützeko beharra agertü düe, alkarte, eskola, lantegien artean diren mürrüen hausteko beharra eta lana beste gisaz antolatzeko eta bizitzeko. Hortarako, püntako tresnez düntürik diratekean güne partekatüak beharrezko ikusten dütüe. Urte bat barne, lehenek agertü behar lükee.
Leküko salgüneer begitarte bat ezarri nahi deie Xiberoko Salerosleen Batarzünak ! Maiatzaren 9tik 20ala bürütüko den egintza berezian, saleroskarien batarzüneko kide diren salgünetako jabeen argazki ttipiak edirenen dütügü erakusgia edo bitrinetan. Argazkian agertzen dena, zoin salgünetako jabea den behar date asmatü, eta sariak honi lotürik dirate, gehi, beti bezala, 6000 €ko sariak. Internetan hatükatzea merkeago balin bada ere, aholküak eta segida bat segürtatzen düela oritarazten dü batarzünetik. Hebenko salgünekoek dioie ere, leküko jenteak indar bat egiten düala heben erosteko, eta hori, hanitx eskertürik dela. Salerosleen Batarzünaren egün bereziak, astearte hontan hasten dira, maiatzaren 20ala artino, arren.
ODACE Xiberoko ekonomia bultzatzaileak gogoeta goizaldi bat antolatzen dü dagün neskenegünean. Lan partekatze güne bat zabaltü gei dü egitürak. Bena eremü hori nolakoa izan behar den eta zer diren gogo eta beharrak ikusteko, interesatürik diren ororekilan gogozkatzeko xedez egünaldi bat antolaturik da. Lan eremü partekatü hortan informatika tresna hontaz gain ekonomia saileko ardüradün edo jardüleak bil litaizke.
San Martiko Harriko lerragünean sasua aski hona izan da, nahiz eta hatsarrea txarra izan. Elürra urtarilan erori da eta barantailako bakantzetan jente hanitx jin da. Sasü ürrentzealat, berriz, geroago eta jente haboro agertü da. 148.500 eski egünaldi saldürik izan da, beste urteetako bataz-bestekoa 145.000koa zelarik. Berritzapen zonbait izan dira, VTT elektrikoa bezala. Orai hasi dira üdako sasuaren prestatzen. Xehetarzünak oro Marina Davancens komünikazione ardüradünarekin: 


