XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Aurtenko beren urte hatsarreko agiantzetan jakin da Ligiko Shem hidroelektrizitate edo hurarekilako argindar lankiak 100 urteak ospatüko dütüala. 2016. urtea idor izan bada ere, Ligiko hurtegia ttipi delakoz, ez da hanitx honkirik izan. Bestalde; bere antoladüra kanbiatü dü, deszentralizatü beharra beita. Hola zalheago arrapostü emanen düe beharrüne berezier. Azkenik, bi miliuko euroko lanak egin dütüe 2016an, aurten 4 miliukoak egitekoak dütüelarik. Segürtantxa hobetzeaz gain, Santa Grazi eta Ligiren arteko hodia kanbiatüko düe, besteak beste.
Claude Recalt, Shem entrepresako arduraduna:

Frantzian gainti, 5 000km kurritü bizikletaz, etapakal, espartiñak saldü, eta irabaziekin, Afrikako Ginean exker pareta bat eraiki Artatze Etxe batekin batean.
Hau da Beñat Casenave “ Avenir jeunesse Guinée » alkartebürüaren desafioa. 1955ean, René Elisabide entrepresabürüak bere « Hiru Etxe » famatüak bidez-bide igorri zütüan bezala « Patogas-aren » erreklamaren egiteko, Jean Casenavek eta Bordeleko bere lagün batek, bizikleta hartürik, 5 000 km kurritüko dütüe Frantziaren gainti.  Etapa ondar bakoitx ,alkartearen alde espartiñen saltzeaz gain, eüskal mündüaren agertaraztea ere düe helbürü. Apirilaren 30ean abiatüko dira Maulerik, Atlantika bazterraren gainti, Bretainia kürütxatü ondotik, Parise, hantik Alzazia, eta gero behera Mediterraneoa arte, hantik , Okzitaniaren barna, üztailaren 2an, berriz Maulerat ützültzeko.
Benat Casenave:


149 partaide biltzen dira ODACE-ren barnen, aurten 12 entrepresa berri sartü beitira. Iragan urtean, 54 entrepresa xede esküetatik igaran zaitze, eta horietarik 21 bürütü dira. Entrepresen bisitak ere egin dütü, eta eskoletan agertü. Azken honi garrantzia edo inportantzia berezi bat emaiten deio ODACE-ek, jakitez gaztedanik haütatü behar dela ofizio bat. Xiberoko lizeoetaz gain, guretarik hüllan direnetaz ere berri eman behar dela üdüri zaio ODACE-ri. Azkenik, ODACE, “tele travail” deitzen dena gogoan ükenik, ohartzen da lan egiteko manerak kanbiatzen ari direla. Kasü hontan, güne partekatü baten sortzeko pentsaketetan da, non, lanean aritzeko manera hontan dabiltzanak, baldintza honak ükenen dütüen. Beñat Elkegarai :

Izarbeko ipar lerra-kirolgünea zabaltü da ! 80 zm elürrekin, 7 lerragiak ideki dira,lerra-kirol nahit elür-sare egiteko. Jatetxea egünoroz zabalik bada, lerragüneak aldiz, aste bürüez baizik ez, salbü eskoletako bakantza denboretan, non, egün güziz zabaltüko diren. Han berean alokairatzen ahal da behar den tresneria. Izarbe, familientako edo giro lasai batetan egoiteko güne bat da sinplea, pretentzionik gabekoa, jenteak geroago eta haboro preziatzen düan güne horietarik bat.
Hanko berri hartzeko, deitzen ahal da : 05 59 36 00 26 telefona zenbakiara.
Eric Alzazebe :

Maulen Design impact egünaldiak arrakasta bildu dü igaran ostegünean (2017/01/12an). ODACE egitürak merkatal eta indüstria kanberarekin antolatü züen, jenteak eta bereziki enpresabürüak ohar ditean design-aren ekarpenaz. Hots beti hon da kanpoko ikuspegi baten ukeitea, izan dadub mozkin baten saltzeko  edo zoin nahi zerbütxürentako. Egünaldian 17 jente baziren eta gaüko hitzaldi eta lekükotarzünentako 35 jente agertü ziren.
ODACE-en lan egiten düan eta egünaldiaren antolazalea izan den Frantxina Laborde :


Egünaldian partelian izan zen Jean Jacques Etxeberri Llargo :

Entrepresaren garatzeko designer baten lagüngoa üken züan Mattin Etxeberri :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan