XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Maule-Lextarreko edo Xiberoko igeriskagia zabaltü da atzo. Fama handia bildü du hebenko igeriskagiak. Ezi, izan haur, gazte ala gehitü, denendako bada zer egin. Izenen emaitea aitzineko astean abiatü bada, haurrak dira hortaz baliatü, horietarik hanitxek izena eman beitüe. Gehitüek, haatik, beste urtetan bezala denbora haboro hartzen düe hortarako. Igeriska aritzeaz gain, hur gimnastika, hur bizikleta, aquastep, waterpolo eta klub edo taldean parte hartzeko parada bada. Jakitez emaitza zinez honak biltzen dütüala Xiberoko igeriskagiak.
Ordütegia:  bakantzetarik kanpo
Astelehen, astearte, ostegun eta ostiralez: 16:00 /18:45
Asteazken eta neskenegunez: 15:00 /18:45
Igantez zerratürik.
Xehetarzünak oro René Castelekin:

Elür eskaza sendi da Iratiko lerragünean azken urte horietan ! Halere, sasu hona izan da aurtenkoa, gaüaldiak kasik oro beterik izan beitira, partikülarzki aste ondarrez. 2.000 gaüaldi haboro izan da, aitzineko urteari konparatüz ! Lerra-kirol edo eski eta elür-sare edo erraketa alokairatzeen aldetik, prefosta, elür gütirekin  sasua hein bat txarra izan da. Elür apür izate horrek ez dütü oranokoan turista jitetik epantxatzen bena geroari so egitez arrenküra badira. Hartakoz ere, algarrekilako lan bat hasirik badüe leküko edo kantüko lerragüneekin.
Josy Arrosagaray :

Hiru urtez, Xiberoa eta Baxe Nafarroako lürraldearekin, eraman da lan bat saleroskari eta ofiziale ttipien lagüntzeko! Helbürüak ziren: lantegi edo salgünetaz ikuskatze lan baten egitea, sos lagüntza bat ekarri diharü-sartzearen lagüntzeko eta ekoizpen tresnaren hobetzea, ofiziale eta salerosgintza balioztatzea eta lürraldean begiratzea. Igaran diren hiru urtetzaz, ondoriotzatze hona egin düe, Hazparne, Garazi-Baigorri, Amikuze eta Xiberoa Herri Alkargoa ohietako haütetsiek. Orotara, 63 lantegi lagüntü dütüe, bakoitxak 44 000 euro-ko sos-sartzea egin düalarik, 7000 euroko lagüntza üken eta ororen bürü 21 lanpostü sortü. Arren, igaran diren hiru urte horik aberatsak izan dira. Orai, jarraikitzeko xedea bada eta haütetsiak ari dira beste plangintza batez gogozkatzen
Michel Etxebest :

Alkarrekin eskolak eginik, alkarrekin pelotakan ari eta Xiberoan nahi bizi. Hona zertarik partitü den Jean Jacques Carriquiriborde eta Beñat Elkegarraiek sortü ELKAR entrepresa. 2005an hasi zirelarik, bi lagün balin baziren, egün 27 dira hor lanean ari. Entrepresa, hiru lan sailetan ari da : sistema konplexuen ingeniaritzan, fabrikazione eta integrazionean, eta metrologia industrialean. Hegazkingintzan dütü bere lan emaile haboxeenak. Haiti, lan sailak zabaltü nahi dütü ELKARek, hala nola robotikari lotzeko.  Epe ertaineko asmüa litzate beren ekoizkin propioen asmatzea, fabrikatzea eta saltzea, hots asmatzetik hasiz, bürütik-bürü dena berek egitea.
Jean-Jacques Carriquiriborde :

Ligiko Hoberena kontserba entrepresa ürrezko 2 medailakin erretiratü da Pariseko laborantxa erakusgiatik. Hoberenaren pate eta terrinak dira saristatüak izan. Aitzineko urtean ere bi mozkinek ürrezkoa irabazi züen. Haren sekretüa da kartieleko eta kalitatezko mozkinak baliatzen dütüala. Audela 2012az geroztik Pariseko lehiakan parte hartzez, epaile edo jujeen abürüpenak kontütan hartü dütü bere mozkinen hobetzeko.
Beñat Petit Hoberena kontserbategiko bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan