XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Frantxoa Hidondo, Gwendoline Joan eta Joel MariaLan sail berri bat bada Mauleko « Le Travail » lantegi ohian, müble eta sükalte berritze lanetan hasi da Biarnotik jiten den Gwendoline Joan. Zurgintza eskolatzeak eginik, bizi berri bat emaiten deie etxetan diren züzülu, mahain, jargia,  bai eta zahartzen ari diren sukalteer ere.
Üngüramena errespetatzen düan teknika bat erabilten du zuraren karrakatzeko eta gero tintatzen dü galto egileek nahi düen bezala. Aquitaine Active erakundearen eta Eüskal Herriko Hirigüne Alkargoaren süstengüa badü eta hiru urtez lagüntürik date. Interesatürik direnek xehetarzünak biltzen ahal dütüe helbide elektroniko hontan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 06 65 25 03 41 telefona zonbakiala deitzez.
Gwendoline Joan :


Aquitaine active  erakundeko Frantxoa Hidondo :

Nola hauts mündü nümerikoak sortzen düan bakardade eta jentarte gabezia ? Nola alkarren arteko errespetü eta honespenarekin, ezagütü eta partekatü bata-besteen jakintza eta ahalak ? Nola eta non eraiki galto horik üztartzen dütüan güne partekatüak ? ODACE egitürak kümitatürik, ideia horien üngürüan dira 50 bat jente igaran neskenegün goizan Urdiñarben bildü. Taldeka jüntatü diren partaideek, alkarren ezagützeko beharra agertü düe, alkarte, eskola, lantegien artean diren mürrüen hausteko beharra eta lana beste gisaz antolatzeko eta bizitzeko. Hortarako, püntako tresnez düntürik diratekean güne partekatüak beharrezko ikusten dütüe. Urte bat barne, lehenek agertü behar lükee.
Frantxoa Dascon :


Beñat Elkegarai :

Pantxika Maitia :

Pierre Lalague :


Aurtenko biltzar nausiaren argazki batLeküko salgüneer begitarte bat ezarri nahi deie Xiberoko Salerosleen Batarzünak ! Maiatzaren 9tik 20ala bürütüko den egintza berezian, saleroskarien batarzüneko kide diren salgünetako jabeen argazki ttipiak edirenen dütügü erakusgia edo bitrinetan. Argazkian agertzen dena, zoin salgünetako jabea den behar date asmatü, eta sariak honi lotürik dirate, gehi, beti bezala, 6000 €ko sariak. Internetan hatükatzea merkeago balin bada ere, aholküak eta segida bat segürtatzen düela oritarazten dü batarzünetik. Hebenko salgünekoek dioie ere, leküko jenteak indar bat egiten düala heben erosteko, eta hori, hanitx eskertürik dela. Salerosleen Batarzünaren egün bereziak, astearte hontan hasten dira, maiatzaren 20ala artino, arren.
Maritxu Carriquiriborde :

Odace-ren aurtenko biltzar nausiaODACE Xiberoko ekonomia bultzatzaileak gogoeta goizaldi bat antolatzen dü dagün neskenegünean. Lan partekatze güne bat zabaltü gei dü egitürak. Bena eremü hori nolakoa izan behar den eta zer diren gogo eta beharrak ikusteko, interesatürik diren ororekilan gogozkatzeko xedez egünaldi bat antolaturik da. Lan eremü partekatü hortan informatika tresna hontaz gain ekonomia saileko ardüradün edo jardüleak bil litaizke.
Jean Jacques Etxeberri LLargo :

San Martiko Harriko lerragünean sasua aski hona izan da, nahiz eta hatsarrea txarra izan. Elürra urtarilan erori da eta barantailako bakantzetan jente hanitx jin da. Sasü ürrentzealat, berriz, geroago eta jente haboro agertü da. 148.500 eski egünaldi  saldürik izan da, beste urteetako bataz-bestekoa 145.000koa zelarik. Berritzapen zonbait izan dira, VTT elektrikoa bezala. Orai hasi dira üdako sasuaren prestatzen. Xehetarzünak oro Marina Davancens komünikazione ardüradünarekin:



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan