Barnetegi berria estrenatü berri da Xiberoko laborantxa lizeoan. Inbestizamentü hanitx egin da azken urteetan eta azken honekin ikasle gehienek ikastetxean berean lo egiten ahalko düe. Erran behar orai artino Maulen edo Mendikotan gaüa iragaiten züela zonbait, lekü eskasez. Hiru ehün ikasleekin garapen haundia ezagütü dü lizeoak, eta ikasteko baldintzen hobetzea behartürik ziren ikastetxe pribatü honen ardüradünak. Lizeoa ekonomikoki osagarri honean izanez, eraikuntzak berriak mailegürik egin gabe egin ahal izan dütüe. Beste xede zonbait badütüela oraino jakinarazirik izan da azken biltzar nausian, horien artean Eüskararen erakastea dagün sartzetik harat date azpimarragarriena.
Julien Berzaitz lizeoko presidenta :
Christophe Gaget züzendaria :