"Ikasteko inbera emaiteko" konferentzia bat eskentü düe Departamentüko eta Atarratzeko Familles Rurales alkartek. Astearte gaüan, Franck Mangin, erakasle, arartekari, therapeuta Atarratzen zen argitarzün eta aholkü ekarteko. 'Ikasteko inbera emaiteko" haurrari edo jenteari, motibapena lüzaz aipatü dü. Franck Manginentako bi motibapen süerte badira, alde batetik pertsonaren kanpotik diren xedeak : bortxaz edo lotsaz ikastea, sarientako ikastea, norbait bezain ontsa edo hobeki ikastea. Bestaldetik xede pertsonalaren jabetzeaz handitzeko nahikünte batekin : erran nahi beita txostakakaren bidez plazer hartzea, deskubritzeko inbera edo jakinahia, bere bürüaren maitatzeko beharra, handitzeko beharrünea, bere bürüaren gaintitzea, algarrekin aritzean plazer hartzea. Ikastea, besteekin lotürik izateko da, harreman kanbiatzeko, azkartzeko, bere lotsaren gütitzeko.
Entzün Franck Mangin Bénejeac "Pôle Santé"ko therapeuta :
Aldiz, ikasteak baraxtürik direlarik, arrazu ezbardinak izan leite : handitze nahasdüra, ikaste edo jakitate bühürtzea edo beraz idei baten galtzea. "Ontsa ikasteko giltzak" Franck Mangin Therapeutaren araberan : beharrezko da mereximentü, kuraje emaitea ikasten düanari eta haurra ezagütü erabakizale eta xedetürik norbait den bezala. Zentzü emaitea ikasten düanari eta egiten düanaz gogoeta eramaitea beharrezko da. Beste gei aipatürik izan dena, oritmenen entelegatzea. Ikasteko zer behar den ? Segürtantxa emaitea, süstengatze ekartea, haurraren bürüa balio emaitea beharrezkoak dira. Haurrak egiten ahal ez düanak ez da eman behar bena bere heineko zerbait eskentü behar zaio. Interes, zentzü bat eman behar zaio plazerraren bidez. Franck Manginentako, "Gehitüen giltza" da : zoin nahi ikaste besteen ikustea permetitzen dü, ezbardintarzün hobeki ikusteko, jakite ükeiteko eta bere burüaren eraikitzeko. Konferentziaren ürrentzeko, Franck Mangin therapeutak deion bezala, ait'amak ez dira "Oso Indartsü" beren haurren hezkuntzan.