Sekülan baino jentetza handiagoa mobilizatü da atzo Baiona eta Paueko karriketan, berriz ez erraiteko Frantses gobernüaren erretreten erreforma xedeari. Sindikaten araberan, 19000 ziren Baionan eta 25000 Pauen. Aldi hontan ikasleek ere parte hartü düe manifestazionean. Bi autobus abiatü dira Sohütako lizeotik. Ikasleen erdia greban zen ikastetxe hortan. Berogaineko lizeo pribatüko ikasleek ez düe parte hartü ahal izan bena ikasleen erdiak greba egin dü lizeoan berean. Denek mobilizazioa segitzez Frantses gobernüa gibelarazi nahi düe eta negoziazio berri bat galdegiten düe.
Xehetarzünak emaiten deizkü Laurentx Etxegoinek :
- Hezkuntza
- Agerraldiak: 2876