Sohütako Ikastolaren handitzeko xedea baieztatü dü Habia alkarteak iragan ostiraleko Biltzar Nausian. Eperra Ikastolak 99 ikasle badü eta jadanik egongiak hersiegi dira. Seaskako Egoitza alkarteak, ikastolaren ondoan den borda erosi dü Sohütako herriari. Egoitzak lan güziak bere gain hartüko dütü, aldiz tresneria eta beste Ikastolaren gain dirateke. Habia alkarteak lau langile enplegatzen dütü bena ikasleen goratzeak, beharrüne eta gastü haboro ekarten dü. Ondorioz, Habiak kotisazionearen goratzea deliberatü dü eztabada zonbaiten ondotik. Habia alkarteko kanpoko sos ütürriak %20koak dira bena ez orano aski gastüen tapatzeko. Herriko Etxe zonbaitek sos lagüntza ekarten badüe, beste hanitxek ez düe ürratsa egiten. Beharrere sos emaileen ekarpenak badirela azpimarratürik izan da. Halere, Eperra ikastolako ardüradünak aski botzik agertzen dira familia berrien jiteaz, xiberotar mintzajearen geroa ikastolatik igaraiten beita.
Entzün Johañe Bordachar Habia alkarteko lehendakaria :
- Hezkuntza
- Agerraldiak: 3745