Igan urtean covid mesürengatik gaü eskolakoak Maulen baratü balin baziren, aurten barnategi bat proposatzen düe aste oso batez Aterpian.
Üztailaren 26tik 31a arte, eüskara ikasteko eta bizitzeko parada. 3 talde desberdin dirate ordüan ez da eüskara heiñ berezirik galteginik.
Programa aldetik : goizan kurtsoak, arrestitan atelierrak eüskara baliatzeko eta arratsez animazioak edo elkaldiak Mauleko gaüko merkatüan edo Atarratzeko ekopiknikan.
Izena emaiteko permanentziak zabalik dira. Gaü eskolako egoitzarat hüllantzen ahal zide üztailaren 23 arte goizan 10tarik 12ak30 eta arrestiez 15ak30tarik 19ak arte.