XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Urte oroz bezala Xiberoko Gaü Eskolak izeneko alkarteak bere bortak zabaltzen dütü ikasle berri eta ohier setemere hatsarrean.
Euskarazko kurtxoren hartzeko izen emaiteak abiatürik dira eta dagün 2 asteetan 10h-12h30 etarat eta 15h30-19h etarat jarraikiko düe.
Xehetarzünen biltzeko Gaü eskola deitü behar da 05 59 28 78 94 ealat.

Niko Guiresse alkarteko langilea :

 Laborantxa eskolaren sartzea

353 ikasleekin, igaran urtean beno ikasle haboro badütü laborantxa eskolak.

Kolejioko azken 2 urteak han egiten ahal badira, 4 baxo profesional proposatzen dütü eskolak, gatü eta txakürren heziketa, norbanakoeri zerbutxu egitekoa, animale saltegietako komerzioa eta prefosta laborantxa.
Barnategian 300 bat dira eta akitania berriko laborantxa eskola pribatü handiena da.
Laborantxa ministroak berriki baimentü baldin badü hizkuntz minorizatüetan erakaspenaren egitera, aurten ez düe plantan ezarri eta aitetamer egin gei düen galtotegi baten arabera plantatü gei düe edo ez.
Aurten urte berezia izanen da ere bai kontrolatürik beitate (5 urte oroz agitzen dena) eta jazarpenaren baztertzeko plan berezi zonbaiteri pentsatü düe.
Franz Duprez züzendari berria :

Previous Next

Xiberoko gaü eskolak urte oroz bezala Mendikotan bere ikastaldi astea egin dü.
4 mailetan 36 ikasle bildü dira kurtso hartzeko eta animazione desberdinetan parte hartzeko.
Imertsioneak, harremanak indartzen dütü eüskaraz eta txostakatzez hizkuntza ikasten düe ikasleek.

Bürüa ohitzapen goxoz beterik sartü dira etxerat, eüskaldün berriak.

Xehetarzünak: 

Previous Next

Beste eskoletan bezala Xiberoko ikastolek setemeraren 2an züen haien sartzea.

Erran behar da azken urteetan kopürüak egonkor direla : Sohütan 73 ikasleek eskolako bidea hartü düe eta Basabürüko ikastolan 32.

Alozeko ikastola :

Sohütako ikastola :

Previous Next

3 inganio güne zabalik baldin baziren ere üztailan, agorrilan bat baizik zabalik ütziko düe.

Horietan Idauze Mendin dena, eüskarazko batzarri bat proposatzen dü eta arrakasta bildü dü; txipientako kasik egün oroz beterik beitzen eta maleruski haur zonbait errefesütatü behar üken dütüe.

Mauleko eta Idauze Mendiko inganioen zerratziarendako besta bat antolatürik izan da Mauleko peko arrabotüan!

Xehetarzünen txerka joan da Iulen Guiresse, haur zonbait, animazale eta züzendaria elestaztez: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan