Berriak

Astearte goizan (2024/06/18), ipar eüskal herriko ikasle güziek, filosofia azterketa iragan düe.
2 gei proposatürik izan dira :
« Zientziak gure egiaren beharrak asetzen ahal dütia ? »
« Estatüak zerbait zor deiküa ? »
Sohütako lizeolat üngürü bat egin dügü ikusteko ikasleek nola bizitü düen baxoko lehen egünaldi hori.
Filosofia igaranik, ondoko egünetan berezitarzünen probak eta « Ahozko handia » igaran beharko düe ikasleek.
Anita Elkegarai da mikroarekin hüilantü Sohütako terminalen gana:
Eüskararen Erakunde Püblikoak, beka edo lagüngoa bat proposatzen dü eüskararen ikasteko manera intentsiboan. Xehetarzünak Argitxu Camus Etxekopar EEP-ko langilearekin :
Urte oroz bezala Pitzgarri alkarteko gazteek hen üdako bidajea bek antolatzen düe. Hortan ere finantzaketa. Xehetarzünak alkarteko Maddalen Etchebarne eta Amaia Secalot ekilan :
Arramaiatzaren 1an, 60 bat jente jüntatü dira mauleko kürütxe xurian « Collectif pour que vivent nos langues » -ek mobilisazione deialdi bat egin beitü.
Jüntatze hori eginik izan da Frantses konsitüzionearen kanbiatzearen galtatzeko, gogor beita euskaldünentako euskaraz bizitzea egünoroztakoan eta ber denboran azterketak euskaraz galtegin dütüe. Brebetaren euskaraz igaraitea honartürik izan basa ez da orano hala baxoarentako.
Mobilisazionearen artean kurritü gira eta jenteak galtozkatü dütügü :
Historiaz ikerketak egiteaz gain, libürü eta gidak argitaratzen dütüe. Xehetarzünak oro Robert Elissondo ikerzaleak alkarteko kopresidentarekin :
