Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Psikologia kronika
Emankizüna
Zozial Emankizüna 18/10/29a
Artxiboan



Xiberoko Laborantxa eskolak beti arrakasta badü : 340 ikasle, 4 baxo profesional desbardinekin eta 55 langile eskolaren joanarazteko behar bezala. Egin berri den biltzar nausian, barnategi baten altxatzeko xedea presentatürik izan da. Eskola honek, kolegioko azken bi urteak egiten dütü eta 4 baso profesional: adinetako jenteen lagüntzeko, laborantxa orokorra, kabale salgietan lan egiteko, eta azkena, txakürren hazkuntzarentako. Akitaniako eskola bakoitxa denez txakürren hazkuntzaren saila eskentzen düana, ikasleen gehiengoa sail hortan da. Lehenagoko bederazkatzeari konparatzez, lanborantxa saileko ikaslegoa ttipitüz joan da. Bestalde, orai artino Agerrian antolatürik zen barnategia ordezkatürik date. Eskolak, barnategiaren eraikuntza plantan ezarriko dü eta 65 ikasle hartzen ahal dütüke. Emaitzen aldetik, aski honak dütüe. Azken urtean, ikasleen %87ak bere diploma üken züen.
Mauleko
Dagün eskola sartzeaz eztabadakatzeko, Ligi-Liginagako RPI-a edo eskola botitzearen bilküra bat antolatürik da neskenegün goiz hontan (2017/02/11). Hortara kümit dira Liginaga, Hauze, Etxebarre, Ligi bai eta ere Santa Graziko eta Larraineko etxeko eta haütetsiak. Santa Grazik eta Larraineko eskolek zabalik egoiteko baimena ükenik, Ligi-Liginagako RPI herriarteko eskolak klase bakoitxekoa bilakatzeko arrisküa dü ; jakitez 20 ikasle dütüala. Bilküra Liginagako eskolan date, neskenegun goizan 10:30tan, Akademiako lürralde ikuskaria ere hor datekealarik.
Neskenegün goizan, Ligi-liginagako eskola botingoaren geroaren aipatzeko bilküran, Santa Graziko aitetama zonbait agertü dira, bai eta, Jocelyne Dejoux, hezkuntza nazionaleko ikuskaria ere. Santa Graziko eskola, arauez saiheste berezi bat uken dagün urtean zabalik etxekitzeko 6 ikaslerekin. Aüzoko herrian den Ligiko eskola botingoak aldiz, 19 ikasle baizik ezüukeitea arriskatzen dü. Horrek 2 geletarik bat galaraziko lüke. Egün, astelehenarekin, Akademmian eginen den bilküran deliberatüko da, ea bi gelak etxekirik izanen direnez ala ez. Jocelyne Dejoux ikuskaria aski baikor agertü da hortaz. Bere ustez bi gelak etxekirik izanen dira. Bena halere, hebentik bi urtetara, eskola botingoaren geroaren segürtatzeko, Santa Grazik hortan sartü behar lükeala erran dü. Dena den, Liginagako eskola botingoaren geroa arresti hontan jakinen da, hori guziaren, aitzina asmatzeko, bilkura zonbaitetan bildüko zirela hitzartü düe. Herri deskart horietan, karreiatzeek antolaka berezi bat behar beitüe, eta herri bakoitxak nahi beilüke bere eskola zabalik etxeki.

