XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Arrasateko herriaDagun urrietaren 15an Xiberoa egüna ospatuko da Arrasaten ! Badira urteak harremanak badirela  ekonomia eta kültür mailan eta horren markatzeko egünaldi berezia antolatürik da helbürüa delarik ahal bezain beste xiberotar joan ditian. Gipuzkoako hiri hau mündüan ezagütürik da ekonomia sailan, enpresa azkarrak direlakoz eta kooperatiba moldean joanarrazirik beitira.
Bestalde, erakaskuntza sailan ere, erakasteko manera berezi bat eramaiten düe ikastoletan, konfiantxaren pedagojia deitzen dena.
Feida egüna izanen da eta xiberoko mozkin egilek parte hartuko düe. Autobüsak antolaturik dirate ere nahiantentako.
Izenak emaiteko
:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 06 08 64 79 27 !

Beñat Etxebest :

Xiberoko gau eskolak ürrietaren 3an eginen du sartzea. Hortako izen emaiteko setemearen 23a arte bada. Aurten ere bai, herri batetan hein berrako 8 pertsonek talde bat osatzen badüe, Gau eskolakoak herri hortara joaiten ahalko dira kurtso emaitera. Barkoxen eta atharratzen egiten düen bezala.
Maritxu Goyacq diharüzaina eta Patxi Patalagoiti langilea :

Alozeko ikastolan egin dü bere sartzea Seaskak, eta aurten bi helbürü nausi dütü : Bokale-n ikastola baten zabaltzea eta Etxepare lizeo berriaren estrenatzea 2017ko sartzean. Urte oroz ikasle haboro sartzean dira seaskan, aurten 3492 ikasle dira ama ikastolatik lizeoala arte, 104 ikasle haboro iragan urtean beno. Urtearen kursian, bi urteko 60 haur sartüko düelarik. Ikasleen aldetik emaitza honak badira ez da hala erakasle postuen aldetik ,zailtasünak beitira postüen begiatzeko.Beste aldetik kolejioetan klaseak kargatüegiak dira ,35 ikaslez goiti. Seaskaren ondoko desafio handia da alde batetik Bokalen ikastola baten zabaltzea eta Etxepare lizeo berriaren altxatzea eta zabaltzea 2017 ko sartzean.
Jean Pelle Iriart : 


Paxkal Indo :

Iragan urtean Sarrikotape, Ezpeize eta Lixozeko eskolak klase elebidün bat zabaltü züan 20 haurrekin. Aurten 22 dira, eskolan 65 ikasle badüelarik. Urtez urte eta herriz herri eginik diren pastoralek ez badüe denetan ondoriorik, Ezpeizeko kasüan erraiten ahal da düala 7 urte eman pastoralaren ondorio bat dela klase elebidünaren zabaltzea. Jean Marie Jaurregi, Ezpeizeko eskolako etxekoen elkarteko bürüa :

Argazkia: XübükotaMauleko xübükota haur lagüntzaileen etxea estrenatürik izan da igaran neskenegünean. 2016 urte hatsarretik zabalik baldin bada ere, estrenaldi hau antolatü nahi izan düe lagüntzaileak oro eskertzeko. Xübükotara sartzeko parada eskeini düe hola. Bilan izigarri baikorra egiten düe, dagün urtarrilatik aintzina beterik beitate xübükota.
Ximun Uthurralt lankidea han günüan estrenarentako : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan