XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Xiberotarrak eta Arrasatarrak kantüz elkar ezagütza egiten

30 bat xiberotarrek parte hartü düe aste ondarrean Arrasaten iragan den Xiberoa egünean. Enpresa mündüaren ezagütza, ikastoletan erabilten den pedagojia berria, etxen mozkin egilen feida eta besta. Enpresa mündüaren ezagützeak interes handia piztü dü , Arrasateko koperatibeekin eta xiberoko enpresa zonbaitekin harremanek jarraiki behar lükie. Aste ondarraren helbürüa zen harremaner beste builta baten emaitea, hebentik goiti bakotxak bere sailan ikusi beharko dü nola alkar lan bat plantan ezarten ahal den. Beñat Etxebest-ek egünaren bildüma egiten deikü :




Neskenegün hontan, Xiberoaren egüna ospatüko da Arrasaten ; gipuzkoako hiria famatürik da industria eta goi mailako erakaskuntzan. Xiberoarekin harremanak aspalditik badira, hala nola azken urteetan, xiberoko etxe ekoizpenak saltzen dira xüxenka Arrasateko familier. Harremanen etxekitzeko lan egiten du Arrasaten bizi den xiberotarsa batek ;  Sortzez barkoxekoa da Renée Harbustan Ordokihandi, 40 urte hontan Arrasaten bizi da eta neskenegüneko egünaldiaren antolazailetan da:



Arrasateko herriaDagun urrietaren 15an Xiberoa egüna ospatuko da Arrasaten ! Badira urteak harremanak badirela  ekonomia eta kültür mailan eta horren markatzeko egünaldi berezia antolatürik da helbürüa delarik ahal bezain beste xiberotar joan ditian. Gipuzkoako hiri hau mündüan ezagütürik da ekonomia sailan, enpresa azkarrak direlakoz eta kooperatiba moldean joanarrazirik beitira.
Bestalde, erakaskuntza sailan ere, erakasteko manera berezi bat eramaiten düe ikastoletan, konfiantxaren pedagojia deitzen dena.
Feida egüna izanen da eta xiberoko mozkin egilek parte hartuko düe. Autobüsak antolaturik dirate ere nahiantentako.
Izenak emaiteko
:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 06 08 64 79 27 !

Beñat Etxebest :

Aste hontan Frantzia osoan aste urdina da, hots adinekoren astea. Xiberoan egun bat düe antolatzen, eta egun da igaraiten, larps edo Berrogaineko Bixta Eder kolegioan.
Carine Arhantzet erakaslea :

Xiberoko gau eskolak ürrietaren 3an eginen du sartzea. Hortako izen emaiteko setemearen 23a arte bada. Aurten ere bai, herri batetan hein berrako 8 pertsonek talde bat osatzen badüe, Gau eskolakoak herri hortara joaiten ahalko dira kurtso emaitera. Barkoxen eta atharratzen egiten düen bezala.
Maritxu Goyacq diharüzaina eta Patxi Patalagoiti langilea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan