XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Sohütako ikastolan sartzea eginik

Beste eskoletan bezala, atzo sartzea züen Eperra ikastolan. Aurten, 106 ikaslerekin abiatü dira, urtarilan beste 12 sartzekoak direlarik. Hots, ikaslezionea beti emendatzez doa. Erakasleen aldetik, 7 dira eta horietarik 2 gizonak. Seaskako ikastolak oro bezala iragan urteko ber erritmoan jarraikitzen düe, hots askeazken goizetan eskola egitez, eta astean lüzaran eskolaz kanpoko aizinarteak edo TAP animazioneak. Jüstoki bozik dira animazione horientako eskentza zabala beitüe, eta denak euskaldünekila. Erakasleen eta haurrengana joan gira:

Eüskal Herri osoko haurrak Irabarnen

Eüskal Herri osoko 60 gazte Xiberoko Irabarneko jauregian dira aste osoarentzat. Bada 4 urte topaketa hori antolatzen düala ikastolen alkarteak, Seaska eta Uda Lekuren artean. Eüskal Herri osoko gazteen arteko kürütxatzea beita eüskalkien eta errealitate desbardinetaz ohartzeko xedearekin abiatu ziren elkarteak. Hola üdako aisialdietan, Arabako lurraldetik salbü, herrialde güzietarik jinik dira 8 eta 11 urte arteko 60 haur. Eta 10 laguntzaile dütüe lagüntzeko. Bestalde iparraldeko uda lekuko 30 bat gazteek naturari bürüzko aste bat iragaiten düe aste hontan ere Irabarneko jauregian. Ximun Uthurralt harat joan zaikü :

Xiberotarraren ikasteko parada üdan ere bai!

Xiberoko Gaü Eskolek üda güziz antolatzen düen ikastaldia, üztailaren 24tik 29ala iraganen da Mendikotan. Xiberotarraren ikastea edo hobetzea dü helbürü. Hütsetik hasten direner edo barnatü nahi düener hersatzen da. Aste osoaren kostüa, 335 €koa da, eta 290koa langabezian direnentako. Jakitekoa da, xiberotarra izatez, prezio horietan, %30en apalzea badela. Izenak eman behar dira üztailaren 12a gabe, Gaü Eskolala deituz - 05 59 19 18 44 - arrestiriko 3tarik, ülüntzeko 7etara. Internetez ere izenak emaiten ahal dira Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean. Patxi Patalagoiti :

Jakitatea belaunaldiz belaunaldi igaraiten!

Aintzineko astehartean, Outil en main alkarteak urtearen lüzaran egin dütüen eskülanak erakutsi dütü Bildozeko eskola ohian. Eskülanen gustüa eta jakitatea igaranarazteko xedez, astearte arrestiri oroz bildü dira 9 eta 14 urteren arteko haurrak. Hirunazkako 3 talde plantatzez, joskintza, mahastürügoa, edo hargingoaren ikasteko, erakasle zonbaiti esker. Horietarik bata da Mixel Arotze:

Sohütako lizeoan gela elebidün bat zabaltüko da !

Sohütako lizeoan gela elebidüna zabaltüko da ikasturte sartzean eta jadanik 18 ikaslek izena emanik düe. Zabaltze hau Atharratze eta Mauleko kolegioetan jadanik klase elebidunak direlakoz da agitü. Lizeo hontan, 2. sartüko direnek, Historia-Geografia eta Fisika eüskaraz ikasiko düe. Horrez gain, eüskara lantüko düe 4 orenez ; hots, astean 7 oren eüskaraz ükenen düe. Erakasleak badira sail güzietan eta denak oso motibatürik dira. Ikasleen izenak üztailaren 20ala artino hartzen dütüe. Jean Bourda züzendaria :


Aitzina Mazusta eüskara erakaslea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan