XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

San Frantses kolegioak ere eüskara proposatzen !

Mauleko San frantses kolegioak sartzea egin dü, bere sail elebidün berriarekin. Nahiz eta orenak ez diren ofizialki kontatürik, bi erakaslek kurtsoak eüskaraz proposatzen dütüe. Hala, eüskara, kirola eta arte plastikoak eüskaraz iragaiten dira 6. eta 5.ekoentako. Orotara, 14 ikaslek eüskaraz amiñi bat ikasiko düe. Beste berritarzün nausia züzendari berri bat izatea da, Donaixtiko André Larralde lehen aldikoz züzendari izanen beita. Hola San Frantses kolegioak züzendari eüskaldün bat düke. Bestalde, aurten 16 ikasle sartü dira 6.ean ; orotara 135 dira, horietarik 55 barnategi arraberritüan egoiten direlarik. André Larralde züzendaria :

210 ikasle aurten Champo lanbide lizeoan.

Champo lizeoak ere bere sartzea egin dü 210 ikaslerekin. Horietarik 170 barnategian egoiten dira, zeren eta hanitx hürrüntik horra beitira. Jakin behar da lizeoak fama hona düala bere sailean, eta ikasleek eskolatik elkitzekoan zalhe edireiten düe lana. Jean Bourda züzendaria:

Gela elebidün bat Sohütako lizeoan!

Sohütako lizeoak ere bere sartzea egin dü, bere 30gerrena. 410 ikasle badira, 190 barnategian. Xibero kanpotik ere ikasle hanitx hüllantzen dira. Bestalde aurtenko berritarzün nausia da sail elebidüna abiatü düela 18 ikaslerekin. Horiek eüskarazko kurtsoaz gain, zientzia eta historia geografia euskaraz ikasiko düe. Halere azpimarratzekoa da xiberoko demografiaren apaltzea sendi dela lizeoko ikasle kopuruan. Jean Bourda lizeoko züzendariak erraiten deikün bezala :

Barkoxeko eskolaren geroaz lotsa piztürik!

Barkoxeko eskola lanjeran date ondoko urteetan. Aurten, 11 haur badütüe eta hitzarmen bat izenpetü düe Sohütako eskolarekin ; honen arabera, Barkoxeko handienak Sohütako eskolala joaiten dira. Barkoxen deliberatü düe gela bakoitxaren ez haboro ükeitea, 2 urteko haurrek eskolan sartzeko züzenaren ükeiteko. Haatik, delibero horrek 5. eta 4. ekoak Sohütarat igortea eragin dü. Horiek ororek, Barkoxeko eskolaren desagertzeko arrenküra ekarten deie zonbaiti. Ama honi bezala :

Eüskara ikasteko edo hobetzeko izena eman!

Beste eskolak bezala bere sartzea eginen du Xiberoko Gaü eskolak. Sartzea urrietaren 2an eginen bada, dagün astetik 22ala izena emaiten ahalko da euskararen ikasteko. Astelehenetik ostiraleala arrestiko 3etarik gauko 8etara joaiten ahalko zirade Gaü eskolan, hots Mauleko zerbütxügünean. Edo bestela deit 05.59.19.18.44 zenbakiala. Maila desbardinetaz gain, EGA gaitasun agiriaren igaiteko parada badate, euskara batua ikasteko ere. 6 ikasle beno haboro izatez, erakasle bat jinarazten ahal da herrialat. Herri alkargoak %30a pakatzen ahal dü. Audela entrepresetan formakuntza professional gisa kontatzen ahal da, eta beraz gutiago kostatzen. Niko Guiresse eta Patxi Patalagoiti langileak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan