XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Xiberotarrez aritzeko güneak sortzen ari dira

« Mintzapratika » izentatü den proposamen hori, Urdinarbeko herritik abiatü da, ikustez jenteak Eüskara ikasten edo badaküela, bena güti pratikatzen. Eüskararen erabilteko eta bere mintzajearenn hobetzeko galtazale dira xiberotarrak. Formula hortan, astean behin edo berritan, ontsa mintzatzen den batek animazionea egiten dü besteen elestarazteko. Urdinarbeen jadanik abiatürik orai hedatü nahi da ideia beste herrier, eta hartakoz Atarratzeko prefostako ostatüan presentatürik izan da basabürütareer. Dagün hitz ordüa ostiral hontan delarik Mauleko Etxeto ostatüan, 6ak 30tarik goiti. Beñat Negeloua :

Ikerzaleak Xiberoko historiaren barnatzen jarraikitzen dü

Libürü agertze, gerla mundialako lan talde, arkeologiako hil harri eta beste, urtea aberatsa izan da alkartearentako. Bere webgünean egiten düen lana orro biltzen da. Ürrentü den lan inportantenetarik da lehen gerla mundialako deitürik izan diren xiberotarren zerrenda osoa edireiten ahal dena webgüne hortan Dagün urteko xedeetan, “Sü azia” elkartearekin 19gerren xiberotar soinü egile eta dantzarietaz lan bat plantatü da. Beste bi libürü egükirik dira : ”Memoire de soule 2” (lehenaren jarraikia) eta Mauleko herriaz ere beste libürü bat agerazi behar lükie. Robert Elissondo ikerzaleak alkarteko bürüa :

Sohütako lizeoa bisitatzeko parada neskenegünean

Sohütako lizeoak ere borta zabalak antolatzen dütü neskenegün hontan, goizanko 9 tarik 16.30etara. Lizeoak 420 ikasle dütü, emaitza honekin, eta kurtsoetaz kanpo ere hainbat aktibitate edo arialdi badira: drone, müsika, kirol edo aeronautika lantzeko paradarekin. Bestalde dagün urteko berritarzüna date pelota saila edo sport-étude abiatzen düe, eskü hüska eta xarearekin ; agian palarekin ere, hori izen emaiteen arabera. Horrezgain, igaran urtean abiatütako elebidün sailak ere jarraikiko dü. Jean Bourda züzendaria :

Eüskarak aitzina egiten dü San Frantses kolegioan

San frantses kolegioak seigarren elebidün saila ofizialki zabaltüko du dagün sartzean. Iragan urtean beren aldetik zabaltü züen elebidün saila, 6. eta 5. ekoak jüntatzez. Aldi hontan Estatüak orenak eman deitze gela edo klase elebidün baten zabaltzeko. Hola Eüskara, Kirola eta Historia eskeiniko dütüe eüskaraz 6.ekoer. Neskenegün hontan horietaz eta bestetaz xehetarzunak xuxenka biltzeko parada badate, San Frantses kolegioak bortak zabaltzen beitütü, goizanko 9etarik 13etara. André Larralde züzendaria :

Champo lizeoak bere bortak zabaltzen dütü neskenegünean

CAP eta Bac Pro-ak proposatzen dütü bekanika sailan, izan konpontzeko ala egarteko. Borta zabal horier esker ikusten ahalko düzüe zer formakuntza mota eskeintzen düen, baita ere zer baldintza honetan ikasteko parada düen. Erraiten ahal da lizeo ttipi bat dela, izigarri dinamikoa eta non erakasleak ikasleetaz hüllan diren. Bestalde inportant da erakasle eta besteekilan untsa elestatzea ikusteko haurrarentako zer den hoberena hots CAP ala BAC pro batetan abiatzea. Thomas Lecoeur erakaslea :


Borta zabalak goizan hasiko dira 9etarik 12etara; Eta arrestitan 14tarik 17tara.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan