XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Xiberoko ikastolek bortak zabaltzen!

Xiberoko ikastolako bortak zabalik dira martxoaren 16an, hots neskenegün hontan. Goizanko 10etarik aitzina ikastola zer den, nola antolatürik den, haur/ andereño eta erakasleen aldetik nola igaiten den jakiteko, bortak zabaltürik dira nahi direner. Andereño edo errejentetaz gain ikasleelibaten etxekoak ere hor dirate galto oroer arrapostü emaiteko. Hitzordüa emanik Alozen Basabürüko ikastolarentako edo Sohütan Eperra ikastolarentako goizanko 10etarik oren bakotxeala. Karine Chimits andereñoa eta 2 etxekoekilan xehetarzünak:

Mauleko eskola püblikoko etxekoak kesü!!

Arrestiri hontan, alkarretaratze bat antolatürik zen Maulegaineko eskola aitzinean. 40bat jente bildürik zen 2 postü erdien galtzea salatzeko. Maulegainean euskara eta pekoan frantseseko erakasleen postüak dira mehatsatürik. etxekoen ordezkariak:


asteartean bilküra egin düe Mauleko Merarekin, hortaz zer elki den; Mixel Etxebest:
Basabürüko ikastolak 40 urte!!

Basabürüko ikastolako haurrak botzik dira ! 6 hilabetez, beren ikastolaren 40 urteen bestatzeko, diska bat lantü düe. Klipa jadanik iragan üdan agertü bada, diska igandean elkiko da. Xiberoots, Jean Bordachar, Oihan Oliarj ala Pascale eta Jean Louis Bidabe zonbaiten izentatzeko , artista hanitxek parte hartü düe 15bat kantoreen proposatzeko, denak sorkuntzak, xiberotarrez. Diska horren promozionea eginen da dagün igandean arrestiko 4 orenetan antolatzen den kontzertüa, haurrekin eta parte hartü düen artistekin kantaldi handi batekin. Ondotik Xiberoots taldeaek kontzertü bat eskeiniko dü Arantxa eta Maider erakasleak:


Ikastolako haurrak:
Basabürüko Ikastolak bere 40 urteak manera ederrez bestatü dütü!

Parada hortan, diska bat elki dü eta honen kantaldia atzo arrestitan proposatü da, parte hartü düen haur eta artistekin. Haurren "müsikaren egüna" zen, giro eder batetan eta sala bete bete batetan. Orai ikastolaren indartzeko kalitatezko diska horren saltzeko helbürüa izanen da Atarratzen eta Maulen aijaxka edireiten ahal da, eta prefosta seaskaren bidez ere Hanko giroan sartü nahi bazidee huna behazale, parte harzale eta haurren oharrak:

Eüskara ikastea aisa da, zonbaitentako phürü!!

Xiberotarraren egoera linguistikoa aztertzeko Dylan izeneko ingles bat ebilten da heben gainti. Urte bat eterdiz eüskara ikasi dü, lehenik eüskara batüa eta ondotik eüskalki ezberdinak, horietan xiberotarra; eta hortako gü behatzen! Dylan:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan