Berriak

Ikastolek mügazgaindiko projet haboro egin nahi dütüe
Euskal herri oxoko Ikastolako administrazione kuntseilüa kanbiatzen da.
Iparraldea eta hegoaldea nahasirik, Horien artean, Eric Etxart urdiñarbetarra agertzen da president ordai.
Seaskatik hiru kide dira Donostiarat joiten 15 jentez eraikik den administrazione kuntseilüan parte hartzeko
Sarzale berriek beren ideiak partekatü nahi dütüe eta partikülarzki alkarlan haboro mügaz bi aldetako ikastolen artean
Eric Etxart:
Filosofiako proba iragan düe goiz huntan ipar euskal herriko gaztek !
Frantsesez, nahi ala ez, eskolako ministeritzak ez beitü eüskarazen igaiteko züzena hunhartü.
Levi strauss idazlearen ezkibü baten barnatzeko parada üken düe bena ere bi galtore :
Irustarzüna zentzüzko afera bat dea ?
Eta : bakezko nahia justiziako nahi bat dea ?
Ikasle haboroxiek jadanik badakie baxoa badüenez ala ez, eta gogoa ahozko handian düe jadanik, beren baxoko azken proba delakoz.
Parcours sup izeneko plataforman beren ikasteen nahiak jadanik jakinarazik dütüe, eta hor ere haboroxiek arrapostü bat badüe eskolen ganik
Jantto eta Oihana:
Maskaradak ez dira fini !
Mauleko herria kurritü baldin bada herriz herri aurten maskaraden emaiteko, Mauleko eskolako haurrer ideia eman dü eta astearte hontan eman gei düe prestatütakoa. Arratseko 7etan Maule peko eskolan.
Oroer zabalik da ikusgarria eta haurrak biziki kontent agertü dira prestatütakoaz.
Iulen joan da hen alkarrizketatzera :
Hainbat jenteek garatzeko nahaste zonbait badütüe arlo desbardinetan eta horik Dys-ak deitzen dira.
5 Badira barnen dyspraxie, dyphasie, dyslexie, dysortographie, dyscalculie. Izan idazteko edo irakurteko arrenkürak, igitzeko edo ere kalkulatzeko dütüenak barneratzen dütü horik.
Popülazionearen %4eta 5aren artean dys batetarik hunkirik da pü. Hots gela bakotxean ikasle bat ala bik badütüe arrenküra horik.
Horien aipatzeko arrats hontan Sandrine Mendizabal psikologoa eta neuropsikologoan doktorea jinarazten düe ikastolako aitetamek.
Dys eta arreta arrenkürak izena du mintzaldia. Gaüko 8orenetan eperra ikastolan.
Sandrine Mendizabal deitü dügü :
1969ean sortü zen Euskal Herriko lehen ikastola, eta 5 urte berantago Xiberoan ikastola baten sortzeko xedea partitü zen. Urte bürü horren bestatzeko Xiberoko ikastolaren talde animazaleak gaüaldi desbardinak antolatü dütü, eta arramaiatzearen 25ean azken animazioa dateke.
Egitarauan : bizikleta üngürüa : ikastola igaran diren lekü desbardinetatik igaitez, züntzür bustitzera, bazkari (06 51 48 29 88 erreserbatzeko), jokü desbardinak arrestitan eta ürrentzean : Xiberoots, Kilimak, Frigo eta Dj Üzkülüz-ekin.
Xehetarzünak antolaketa taldeko Maiana Ligetx eta Maika Etxekopar-ekilan :
