XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Heltübada ikusi düzüe Instagram edo Twitter-en « Bederazka » izeneko kuntü edo orrialdea.

Aste oroz 2 edo 3 xiberotar hitz argitaratürik dira, erranaldia adibide batekin eta ützülpenekin frantsesez eta batuaz.

Dylan Inglis Xiberoko inglesak dü "bederazka" xedea aitzina eramaiten, lagüntzaile zonbaitekilan.

Xedea xiberotarra ikasteko tresna berri baten eskeintzea da. "Bederazka"k arrakasta balin badü Instagram eta twitter sare sozialetan, aste hontan facebook orrialdea düzüe deskubritzen ahalko.

Previous Next

Neskenegünean Champo lizeo profesionalak eta Sohütako lizeoak haien bortak zabaltzen dütüe !

Azken bi urtetan covidagatik ez zütüen egin. Goizanko 9onetarik goiti kolegioko ikasleek eta aitetamek erakasleekin mintzatzen ahalko dira.

Champo lizeoa mekanikan espezializaturik da. Thomas Lecoeur erakasleak lizeoa presentatü deikü :

Previous Next

Haurrek prestatü düe egüberriko merkatüa eskülanak bai eta antolaketari pentsatüz.

 

Hitzordüa ostirale hontan arrestiko 6etatik gora. Ez inkieta, osagarri mesürak ez badira kanbiatzen, jateko eta edateko badateke besta amiñi bat egiteko !

 

Familien yoga kurtsoak proposatzen dütü Marion Cazenave bildoztarrak

Familien yoga kurtsoak proposatzen dütü Marion Cazenavek !

Xübükota Mauleko haurzaintegian lan egin ondotik, Marion Cazenavek haur eta aitetamen arteko yogaren erakasten hasi da.

2 hilabete eta 6 urte arteko haurrak manera hortan aitetamekin memento goxo bat parte zezake, jokü eta korpitzaren lantzez. Alkar bizitza indartzen dela azpimarratzen dü Marion Cazenavek.

Kurtsoak Larzabalen, Arrosako « Ayana »zentroan eta Donapaleüko « Aqua santé » günean  proposatzen dütü.

Bere aktibitatea presentatü deikü:

Xehetarzünak oro Marion Cazenaveren facebook ostoan atzamanen dütüzüe

Previous Next

Sohütako Eperra ikastolan bazen giro “eüskararen egüna” ospatzeko !

Nazioarteko egünaldi honej gure herriko hizkuntza ohitarazi eta indartü nahi dü.

Honen kari, alkarte hanitxek egünaldi bereziak antolatü dütüe, hala nola Eperra ikastolak.

Gure mikroa han paseatü dügü :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan