Bi üngürümen berezien ezagützeko parada eskentürik zaikü ürrietaren 6 eta 7an Atharratzen, speleologia eta canyoning egünaldien kari. Lürpean ala arroilen artean ibilten ahalko zide hezitzaileen lagüntzarekin. Ostiraletik igandeala, erakuska, mintzaldiaia, bideo emanaldiak izanen dira Atharratzeko plazan eta hortik abiatüko dira speleo ala canyoning elkaldiak. Aktibitate güziak dohanik dira. Salbü, kanbiatzeko jauntziak, ibilteko oskiak edo botak ekarri beharko dütüzüe. Haatik, elkaldietan parte hartzeko, izenak eman behar dira. Xehetarzünentako, jnsc.ffspeleo.fr güneala joaiten ahal da eta izenen emaiteko deit 06.76.70.10.48 zenbakiala. Ikus egitaraua "Gehiago irakurri" alde pean.
Entzün Sébastien Verlack Speleologia federazioneko kidea :
Ostiralean 21etan Piellenean Atharratzen, Frédéric Verlaguet-en filma eta mintzaldia. Iragan üztailan Santa-Graziko lamina lürpeko errekan egin den eraistearen filma emanen da. Neskenegünean Etxahun gelan egün orotan, batzarria, erakuska, bideo, eta beste. Goizanko 10etan eta 15.30etan canyoning elkaldiaren abiatzea. 10etan, 11.30etan, 13etan, 15.30etan eta 17etan speleo elkaldien abiatzea. Ibilte gidatürik eta komentatürik proposatürik da Gamereko leizeala, goizanko 10etan eta arrestiko 15.30etan. Hurperatze edo plongée iniziazione egiten ahalko da 14etan eta 18etan. Igantean, 10etan eta 15.30etan canyoning elkaldiaren abiatzea. 9etan, 10.30etan, 12etan, 13.30etan, eta 15etan speleo elkaldien abiatzea.