Xiberoko Mendi tinietako 57. auto lasterketa, Setemerearen 6,7 eta 8an, ostirale hontarik iganteala iraganen da. Ezpeize, Bildoze eta Maulen ostiralean, Iratin, Hegixuria, Mehatze eta Okabe neskenegünean, Eskiula, Ambeltze, Barkoxe-Zuhola eta Iruri-Maidalenan igantean, 8 espeziala eginen dütüe, izena eman düen 90 auto gidariek. Frantziako txapelgoan, parte hartzaile gehien biltzen dütüen lasterka da eta haren irabaztea garrantzi berezia dü beti. “Ecurie des Cimes” alkarte antolatzaileak lan haundia eramaiten dü urte orotan lasterkaren antolatzeko, bena geroz eta zailagoa egiten zaio baimena güzien lortzea, arrautegiaren aldetik baita ere bereziki üngürümenaren aldetik baldintzak geroz eta zorrotzagoak beitira. Frantziako Rallye txapelgoan lehen sei leküetan sailkatü direnak abiatzean izan dira. Dronde aita-seme, joan den urteko irabazleak, txapelgoako lehen leküan direnak, irabaztera horra dira aurten ere, bena Urrutia anaiek, Poincelet-ek ala Anixet Garikoitz, bi urtez parte hartü gabe egon denak, ez düe hola amore emanen.
Entzün Jean Bernard Pinque antolatzailea :
- Kirola
- Agerraldiak: 1802