Mixel Latxere eta Julien Arbeletxe nausitü dira aurtengo Xibereroko txapelgoan lehen mailan. Arbeletxe-k 3. txapela eramaiten badü, Latxere-k iragan urteko finala galdürik aurten lehentze dü eramaiten txapela. Parean Bastien Christy, Patrick Ozafrain-ekin aritü da azkenik. Bi jokalariek, alkar ez ezagützea gatik ere, ederki jokatü düe 22 puntü eginez. 2. mailan Mikael Arricau eta Eric Etxart Urdiñarbetarrak dira nausitü 30 / 21 Guillaume Bernad eta Thierry Intxastoixipi-ren kontre. 3. mailan, iragan urtean bezala adinez gaztenak dira nausitü, Denis Aguerre (14 urte) eta Patxi Cazenave 30 / 26 Sébastien Queheille eta Sébastien Arla-ren etzean.
Entzün Dominika Agergarai antolatzailea :