Gora beherrak izan baziren ere 2014ean Mauleko Pilota Batarzünarentako, bilan baikorra egin da azken biltzar nausian. Kirol mailako emaitzak orohar aski honak izan ziren bena jokolarien nonbrea ttipitü zen, bereziki pala ancha ari ziren neskatila zonbait taldea ützi beizüen. Antolatürik izan ziren goi mailako partidek ere, ez züen antolatzeko egin zen lanaren heineko früitü ekarri. Hortaz damütü dira batarzünako ardüradünak. Dagün asteetan hitzordü ederrak lüzatürik direla jakinarazirik izan da, hala nola, Elite Pro eskü hüxkako biazkako txapelgoaren hiru egünaldi iraganen dira Xiberoan, martxoaren 15,21 eta 28an, Lohitzüne, Maule eta Garindainen. Lehenago aldiz, martxoaren 7an zesta puntako Pro-Am txapelgoako bi partida jokatüko dira Maulen arrestiriko 17etarik harat. Tambourindeguy-Errandonea, Abeberry-Mandagaran-en kontre eta Olharan-Itoiz, Ithurria-Eyherregaray-en eretzean. Sartzea dohainik dateke azken hitzordü hontan.
Cédric Samalbide :
- Kirola
- Agerraldiak: 2178