Gaindaneko elite pro lehiaketan Ducassou, 4. aldikotz nausitü da, eta aldi hontan Ospitalekin 40/37 Larralde Amulet-ren kontre. Gaitzeko partida egin due 4ek, eta 1h.45 iraun du. Jente hanitx jin dira partidaren ikustea, 350 bat ikusle beitzüen Gandaneko trinketean.
Antton Amulet pelotaria :
Ikusle zonbait :
Antton Amulet mankatü da orkatilan, denbora hortan Amulet eta Larraldek galtzen züelarik 20/32. Bena halere arra jin dira eta 37tan berdin. Halere aitortu behar da Peio Larraldek ez düala usantsazko heiña erakutsi, eta hori bizkarrean min beitzüan. Ostiralean ere min züan, alta nahiz eta kasik 10 püntüren beranta üken, 40/33 nausitu zen Waltary-Bilbaori. Ospital Ducassou haatik aise nausitü ziren 40/23 Etxegarai-Guixandut-eri. Alta partida erditalarte izigarri tinki eta partida ejerra zen. Zinez bilan arras baikorra egiten ahal da gaindaneko elite pro lehiaketaz. Bai partiden aldetik bai eta ere ikusleen aldetik. Igandean 350baziren, Ostiralean 450.