XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Latchere eta Larralde Xiberoko txapeldunak.

Xiberoko Txapelgoaren finalak jokatü dira aste ondarrean Urdiñarben. Lehen mailako finalean, Mixel Latxere, kolpatürik zen Maxime Etxeverri-ren ordez ari izan dena eta Bixente Larralde nagusitü dira, Sébastien Gonzalez eta Marco Berazategi-ren kontre 30/24. Finala ederra jokatü da, nonbre haundian jinik zen püblikoaren aitzinean.
Bixente Larralde, Michel Latxere, Sébastien Gonzalez mintzo :

 

Bixente Larralde-n beso azkarra eta kintzeen ürrentzeko Mixel Latxere-n gaitarzüna erabakigarriak izan dira partidaren irabazteko. 2.mailan aldiz, Didier Berazategi eta Olivier Rospide nagusitü dira, Mikael Arricau eta Richard Lafuente-n kontre 30/13;  eta azkenik 3. mailako finala Garindaineko trinketean jokatü da, denbora txarraren gatik ez beita arrabotüan jokatü ahal izan. Mathieu Organbide eta Beñat Landarabilco nagusitü dira, Patrick Irigoin eta Pette Etxegaray-en kontre 40/23. Arrabotüko partidak oraino izanen dira larrazken atsarre hontan, neskenegünean Pagolako txapelgoaren finalekin. Trinketean aldiz Garindaineko Elite Pro mailako lehiaka jokatüko da aste ondar huntan. Ostiralean, 19.30etarik harat, lehen final erdian, Larralde et Amulet, Waltary et Bilbao-ren kontre eta ondotik, Etchegaray et Guichandut , Ospital et B. Ducassou-ren kontre ariko dira. Finala igante goizan jokatük da 11etan. Leküan berean jateko eta edateko izanen delarik.

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan