Mauleko SAM errugbi taldeak urteko bilan hona plazarratu du, ez balinbada txapelik ekarri ere ! Lehen ekipa, federal 2 an 3 gerren urhentu du sasoa; 2 gerren ekipak, saso ezinago hona egin ondoan, finalan galdu du eta gaztetan, belascain ek finala ere galdu due ! Bestalde, lehen urtea zen Barkoxe ta Mendikotarekin bateratzea eta bilan ezinago hona egin da. Orai saso berri bat abiatzen da eta lehen ekipan, Jacque Vergez-ek uzten du trebatzea eta Christian Cabanez-ek du ordezkatuko, hau Maulen jokulari eta trebazale izanik da denboran, Philipe Hontas-ekin segurtatuko due lehen ekiparen trebatzea. Derbi franko badate Biarnes eta euskaldunekin, Aramitze, Orteze ,Hagetmau,Hendaia edo ere Hazparne.

- Kirola
- Agerraldiak: 1645