XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

SAM pelote alkarteak lagüntzale txerkatzen dü!

SAM pelote alkarteak lagüntzale txerkatzen dü!

 

 

 

 






Igaran neskenegünean igaran da SAM Pelotako biltzar nausia. Urteko bilan gazi gozo bat egin düe, kirol alkarte oroentako bezala, urte gaitza izan beita. SAM pelotak : pala, eskü hüska eta chistera kurtsoak emaiten dütü eta aurten arra entrenatzeko baimena üken badüe abentütik, txapelketarik eta partidarik ez izateak pelotakari zonbait usuarazi dütü. Azken urtetan lizentziadün zionea goratzen bazen, aurten 166etara (igaran urtean 204) apaltü da. Bena esperantsa düe txapelketak arrahasiko düelarik, arrajinen düela.
Sos aldetik galtze aminibat üken düe, bena halere hobetüko dela ondoko hilabetetan segür dira. Trebazaleak eta lagüntzaileak txerkatzen dütüe halere, pelotaz jakingoa güti ükenik ere, harremanetan sartzen ahal da alkartearekin.
Bulegoan :
Ko-lehendakariak : Cedric Samalbide eta Jean Marie Challa

Soszaina Pierre Fadueil

Idazkaria Benat Negeloua

Beste : Jean-Pierre Betbeder

Cedric Samalbidealkarteko  eta Beñat Negeloua :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan